ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA, GURE INGURUNEAK KEZKATZEN GAITU

 

Eta inguruneaz ari garenean, ingurune naturalaz ari gara, noski, baina gizarte-inguruneaz ere ari gara. Guretzat gauza bera da eta eskutik helduta doaz. Horregatik, bi ekimenekin aktiboki kolaboratzen dugu. Alde batetik, Lurgaia fundazioarekin, egunerokoan sortzen duten aztarna ekologikoa konpentsatzen laguntzen duten enpresekin. Eta, bestetik, Batzen Ekimenaren parte gara. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazteen enplegagarritasuna sustatzeko programa da.

Batzen programako Harrera enpresen sareko kide gara. Horrela, gure ekarpena egiten diogu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Babes eta Gizarteratze Sarean emantzipazio-prozesuan dauden gazteen enplegagarritasun-prozesuari.

Lurgaia fundazioarekin elkarlanean ari gara, ahal den neurrian gure enpresak sortzen duen aztarna ekologikoa konpentsatzeko. Horretarako, fundazioak abian jartzen dituen ekimenetan parte hartzen dugu, zehazki, CO2 isuriak konpentsatzeko programan. Horren bidez, ingurumenaren gaineko eragin negatiboa lehengoratzen saiatzen da.